Ilargi guztiak filmaren ekoizpen-taldeak Bizkar aukeratu zuen zenbait eszena filmatzeko. Atsegin handiz ezagutu genuen Igor Lejarreta, filmaren zuzendaria, eta bereziki Itziar Ituño. Zortea izan genuen filmaketako atseden uneetan harekin hitz egiteko. Lisboa Bizkar bihurtu zen une batez, eta nire alaba “La casa de papel”-eko bere idoloetako bat ezagutzeak zenbateraino hunkitu zuen ikustea, esperientzia paregabea izan zen.