Historia

Historia

Bizkar baserria:
barrutik bizitzen den eskultura

XV. mendean sortu zenetik, Bizkar estu lotuta egon da lurraldeari, bertan bizi izan direnei eta denboraren joanari.

Enklabeak baserria bataiatzen du

Bizkarrek denboraren joanaren lekuko izaten jarraitu nahi duen baserri baten berpizkundea irudikatzen du, bere presentziarekin Gipuzkoako paisaia zizelkatzen jarraituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren fitxan jasotzen denez, «baserria muino zabal baten gainean dago, Laurgainen gainean, eta handik Gipuzkoako panoramikarik ederrenetakoa du». Fitxa berean ere honela dio: «inguruan urik ez izateagatik baserri zahar baterako kokalekurik aproposena ez izan arren, muino baten gainean egoteak —toponimoaren etimologiak adierazten duen bezala— Gipuzkoako ikuspegi panoramiko onena duten baserrietako bat bihurtzen du».

bizkar muino historia
historia jatorria

Jatorria

Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatutako ikerketaren arabera, baserriaren jatorria XV. mendearen bigarren erdialdean kokatzen da. 1508an, Pedro Aguinagak, «Laurcayn Vyzcar» baserriko maizterrak, auzokide bati idi bat erosi zion, 37 florin ordaintzeko konpromisoarekin.

Datu horrek adierazten du XVI. mendearen hasieran eraikina jada zutik eta jardunean zegoela, eta, beraz, XV. mendearen bigarren erdialdean eraikia izan zela ondoriozta daiteke. Jatorri hori euskal baserriei buruzko ikerketa arkeologiko berriek ere berresten dute, mende horren lehen erdian kokatzen baitituzte kontserbatutako lehen aleak.

«Laurcayn Vyzcar» izena —XX. mendea aurrera arte iraun zuena— Laurgain jauregiaren menpeko nekazaritza, abeltzaintza eta jarduera-sarean integratuta egon zen. Jauregia Lardizabal familiaren egoitza izan zen, Urola Beherea eskualdeko leinu garrantzitsuenetako batena.

1533an, baserria Laurgain maiorazkoaren parte bihurtu zen, beste baserri batzuekin batera —Reizta, Gaztañadizabal, Sarrola, Tolare, Iturraran, Sagastizabal, Mindi, Orbelaun eta Iriondo—, eta Agorregi bezalako errota eta burdinolekin batera.

Bizkarrek urtean 140 urrezko dukat ordaintzen zituen errenta gisa. Urte batzuk geroago, 1770ean, errentariak dirutan 2 dukat ordaintzeaz gain, honakoak eman behar zituen: 18 anega gari, 7 anega arto, 2 ahari, 2 arkume, 12 libra gazta, 2 gaztanbera, 2 kapoi, 2 oilo, lastozko gurdi bat, egur edo simaurrezko beste gurdi bat, 110 libra urdai, eta, gainera, sei lanegun Laurgain jauregiaren zerbitzura.

Laurcain Vizcarri buruzko lehen aipamena

Bizkarri lotutako lekukotasun historiko interesgarrienen artean, Aranzadi Zientzia Elkarteak identifikatutako dokumentu bat nabarmentzen da: 1508koa, eta idi baten salerosketa jasotzen duena. Berez eguneroko eragiketa arrunt bati buruzkoa bada ere, haren balioa eduki komertzial hutsetik harago doa.

Dokumentu horren bigarren lerroan “Laurcain Vizcar” izendapena agertzen da, izen honen lehen aipamen ezagunenetako bat delarik. Halako aurkikuntzek aukera ematen dute toponimoaren bilakaera historikoaren arrastoa jarraitzeko, eta gaur egungo lurraldearen eta iraganaren arteko lotura hobeto ulertzeko.

Testuaren argazkiak, dokumentu zahar batera hurbiltzeaz gain, XVI. mendearen hasierako eguneroko bizitzaren une txiki bat ere iradokitzen du: idi baten salerosketa xumea, gaur egun, memoria historikoaren aztarna baliotsu bihurtuta.

GPAH21214 A 014600r
historia 1 atzera

1779ko berreraikuntza

1779ko berreraikuntza gertaera suntsitzaile baten ondorio izan zen, ziurrenik sute baten ondorioz; izan ere, ez da aurreko eraikinaren aztarna eraikigarririk kontserbatzen, eta haren fisionomia zehaztasunez ezagutzea ez da posible. Hori dela eta, gaur egungo itxurak —2024ko birgaitzearen ondoren— 1779ko berreraikitze haren ezaugarriak islatzen ditu.

Birgaitzearen aurretik egindako azterketa dendrokronologikoak erakutsi zuen erabilitako egurra XVII. mendearen amaieratik XVIII. mendearen azken laurdenera bitarteko zuhaitzetatik datorrela, zehazki 1686 eta 1778 artean hazitakoetatik, eta 1758 eta 1779 artean moztutakoetatik.

Dokumentazio historikoak, gainera, erakusten du inguruko baserrietako maizterrek ere parte hartu zutela berreraikuntzan. Juana Bautista Amezketak —Laurgain jauregiko jabearen, Joaquín Lardizabalen, alarguna— egindako ordainketen erregistroak gorde dira: 138 erreal Sagastizabaleko maizterrari, 92 zuhaitz-oin garraiatzeagatik, eta 264 erreal Mindikoari, 24 kare-orga eramateagatik.

historia 1

2024ko birgaitzea

Bizkarreko zaharberritzeak armazoiko fatxada ederra eta arotzeria sinpleko barne-egitura eramailea berreskuratu eta gordetzea ahalbidetu du. Egitura hori harrizko oinarrien gainean bermatutako lau zutoin nagusik sostengatzen dute, eta haien bidez espazioa hiru horma-artetan antolatzen da, gailurrarekiko paraleloan.

Horrela, jatorrizko estiloari eutsi zaio, eta, aldi berean, erosotasuna eta energia-eraginkortasuna eguneratu dira: geotermia-sistema, zoru erradiatzailea, plaka fotovoltaikoak eta fluxu bikoitzeko aireztapena txertatuz, urte osoan ongizatea bermatzeko.

Esku-hartzeak, gainera, gailur-habeari eusten dion urkila natural alderantzikatua nabarmendu du: haritz trinkozko pieza berezi bat, zeinean 1779ko berreraikitze-data grabatuta dagoen.

Logo Bizkar
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.