
“Esperantza” da Bizkarren ikusgai dagoen margolan zehatz honen izenburua, Anna Agustí Hontanas artistarena. Lanak omenaldia egin nahi die bizitza hobe baten bila etxea utzi behar izan duten pertsonei, baita Zaporeak, Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari) edo Open Arms bezalako erakundeetako boluntarioei ere. Hauek, besteak beste, Lesbosen janaria banatzen dute edo Mediterraneoan erreskate lanak egiten dituzte.